Anaitasuna eta Lagun Onak, ezohiko derbiaren atarian

Maialen Etxaniz eta Andoni Elduaien 2020ko aza. 20a, 13:46

Bi denboraldiren ondoren, derbia jokatuko dute bihar Azpeitiko eta Azkoitiko gizonezkoen lehen futbol taldeek, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Hitzorduaren atarian bi taldeetako kapitainekin elkartu da Erlo Telebista.

Lagun Onak eta Anaitasuna gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako futbol taldeek derbia jokatuko dute Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian, bihar,  larunbata, 16:00etan hasita. Ezohiko derbia izango da aurtengoa, ordea. Egungo osasun egoerak eraginda, eta Eusko Jaurlaritzak indarrean dituen neurriak tarteko, ez da besteetan bezalako derbi usainik izango harmailetan. Derbiaren atarian, Joanes Otamendi Lagun Onakeko kapitainarekin eta Markel Eskurtza Anaitasunako kapitainarekin elkartu da Erlo Telebista. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide