Asmatu Lagun Onak-Anaitasuna derbiaren emaitza!

Maxixatzen.eus 2020ko aza. 19a, 18:22

Maxixatzen eta Uztarria hedabideek porra antolatu dute larunbateko Lagun Onak-Anaitasuna derbiaren harira. Porran parte hartu nahi dutenek larunbateko 15:00ak arte izango dute horretarako aukera, honako lotura honetan.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) Maxixatzen eta Uztarriak hedabideek porra antolatu dute larunbateko Lagun Onak-Anaitasuna derbiaren harira. Partida 16:00etan hasiko da, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian, eta zuzenean emango dute bi hedabideek –Erlo Telebistak ere bai– beren atari digitaletan: Maxixatzen-eus-en eta Uztarria.eus-en.

Porran parte hartzeko honako galdera honi erantzun behar zaio: Nola bukatuko da Lagun Onak eta Anaitasunaren arteko partida?

Porran parte hartu nahi dutenek larunbateko 15:00ak arte izango dute horretarako aukera, honako lotura honetan. Emaitza asmatzen duten guztien artean Elustondo banaketen, Zabala harategiaren eta Fernando Villegas arraindegiaren produktuz osatutako saski bat zozkatuko dute Maxixatzenek eta Uztarriak. Bi hedabide horiek larunbatean bertan, partida amaitzean, egingo dute zozketa, eta orduan jakinaraziko dute zein izan den porraren irabazlea.

Parte hartu, eta zorte on!