Banatu ditu Maxixatzenek Errigorako saskiak

Maxixatzen.eus 2020ko aza. 19a, 16:00
Aintzane AgirrebeƱa bazkidearen ordez jaso zuen saria Eneko Juaristik; eskuinean, Mitxelena.

Maxixatzenek Errigorako bi saski zozkatu ditu bere bazkideen artean: berdea eta beltza. Aintzane Agirrebeña eta Gurutze Mitxelena bazkideek jaso dituzte saskiak.

Errigoraren udazkeneko kanpainaren barruan, bi saski zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Gurutze Mitxelena eta Aintzane Agirrebeña izan dira zortedunak; lehenak kaxa berdea eskuratu du, eta kaxa beltza bigarrenak.

Kaxa berdea honako jaki hauez dago osatuta: txitxirioak, ardo ozpina, oliba olio birjina estra, barazki menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare zukua eta Seaskaren egutegia. Kaxa beltzak, berriz, honako osagai hauek ditu: orburuak, pikillo marmelada, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba olio birjina estra, kardua, mahats zukua, botila ardoa, piper mamia eta Korrikaren katilua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide