Gabonetako ekintzetarako begirale lan poltsa irekiko du udaleko Gazteria Sailak

Mailo Oiarzabal 2020ko aza. 12a, 09:15
Begirale bat haur bat margotzen, 2015eko Gabonetako parkean.

Datorren astelehenetik, azaroak 16, hilaren 27ra arte izango da izena emateko aukera Elkarguneko Gazte Zerbitzuan, 16:30etik 20:00etara.

Lan poltsa irekiko du Azkoitiko Udaleko Gazteria Sailak Gabonetarako antolatu nahi dituen ekintzetan begirale lanak egin nahi dituztenei zuzenduta. Datorren astelehenetik, azaroak 16, hilaren 27ra arte izango da lan poltsa horretan izena emateko aukera, Elkarguneko Gazte Zerbitzuan, 16:30etik 20:00etara.

Azkoitian bizitzea, euskaraz hitz egitea eta 18 urte beteta izatea "ezinbestekoak" dira lbegiraleen lan poltsan izena emateko, eta "baloratuko dira" aisialdiarekin lotutako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak, hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin lan esperientziaizatea edota EGA titulua. Lan poltsan izena eman nahi dutenek aipatutako arloetan izan ditzaketeen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, curriculumarekin batera,

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide