Minutuko isilunea eta lore eskaintza egin dituzte udal ordezkariek Memoria Egunean

Andoni Elduaien 2020ko aza. 10a, 12:50
Udal ordezkariak, minutuko isilunean.

12:00etan puntuan egin dute minutuko isilunea udal ordezkariek, 'Oroimenean' eskulturaren ondoan.

Memoriaren Egunerako Azkoitiko Udalak antolatutako ekitaldian hartu dute parte gaur goizean, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak, EAJko Ana Azkoitia zinegotziak, EH Bilduko Iraitz Otaño eta Laida Beristain zinegotziek eta PSE-EEko Janire Igoa zinegotziak. Minutuko isilunea egin dute Oroimenean eskulturaren ondoan, Intsausti Jauregi aurreko lorategian, eta ondoren lore eskaintza egin du alkateak Azkoitiko biktima guztien omenez.

Oroimenean monumentua 2007an jarri zuten Intsausti parkean, biktima guztien omenez. Horregatik, urtero Memoriaren Eguneko omenaldia han egiten du udalak. "Egungo ezohiko egoeragatik", ekitaldian parte hartzeko deialdi publikorik ez egitea erabaki du aurten udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide