'Harraskatu eta Irabazi' jarriko du abian astelehenean Herrixen elkarteak

Andoni Elduaien 2020ko aza. 7a, 09:45
Merkatari elkarteak banatuko dituen sariak.

Katiluak, poltsak eta urontziak banatuko ditu merkatari elkarteak 'Harraskatu eta Irabazi' jokoan.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak astelehenean hasiko du azaroko kanpaina, eta hilaren 14ra arte luzatuko du. Hamar eurotik gorako erosketa egiten duten bezeroek 'Harraskatu eta Irabazi' jokoko txarteltxoak jasoko dituzte Herrixen elkarteko saltokietan. 

Erosketa egindakoan jasoko dute herritarrek txarteltxoa, eta harraskatu ondoren saria egokitzen zaien edo ez ikusteko aukera izango dute unean bertan. Saria egokitzan zaienei, dendariak momentuan bertan emango die saria. Sarien artean daude, besteak beste katiluak, olanazko poltsak eta urontziak.

Saririk gabeko txarteletan, berriz, merkataritza txikiaren aldeko aldarrikapenak irakurri ahal izango dira, "sentsibilizazioa lantzeko". Merkatari elkarteak Azkoitiko Udalaren laguntzarekin eramago du aurrera kanpaina, eta "ingurugiroa" zaindu asmo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide