Ipuin kontaketa saioa eskainiko du Ines Bengoak liburutegian, azaroaren 14an

Andoni Elduaien 2020ko aza. 6a, 08:30
Ines Bengoa.

Plaza kopurua mugatua izango denez, aurrez izena eman beharko da.

Karabi Karaba izenburupean, ipuin kontaketa saioa egingo du Ines Bengoa ipuin kontalariak azaroaren 14an, Aizkibel Liburutegian. Hitzordua 11:30ean izango da, eta Bengoak ipuin "sorta dibertigarria" eskainiko du "ondo pasatzeko eta irudimena elikatzeko". Kontalariaren ahotsaz eta gorputz adierazpenaz lagunduko du kontaketa.

Saioa HH5, LH1, LH2 eta LH3 adin tarteko umeei zuzenduta dago, eta egungo egoeragatik, plaza kopurua mugatua izango da. Aurrez izena ematea eskatu du udalak, liburutegira bertara joanda edo 943-85 08 98 telefonora deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide