Gabonetako argiak jartzen hasi dira

Andoni Elduaien 2020ko aza. 4a, 16:00
Gabonetako argia, eliz atari aurreko biribilgunean.

Duela gutxi hasi dira Gabonetako lehen argiak jartzen, eta egunotan herriko gainerako txokoetan jarriko dituzte.

Gabonak iristeko zazpi aste falta badira ere, udal brigadako langileak hasi dira dagoeneko herriko zenbait txokotan Gabonetako argiak jartzen. Egunotan hasi dira zeregin horrekin; hain zuzen ere, eliz atari aurreko biribilgunean kokatu dute dagoeneko horietako bat. Ohi bezala, abenduan sartzean piztuko dituzte Gabonetako argiak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide