Azkoitiarrak hasi dira heriotzari bizia ematen

Aitziber Arzallus 2020ko aza. 1a, 16:00

"Hil aurretik nahi dut..." eta "Oroimenean" dioten bi arbel zintzilikatu zituen udalak ostiralean Azoka Plazan, eta herritarrek aste osoan izango dute beren ekarpenak egiteko aukera.

Herritarrak heriotzari buruz hausnartzera eta dituzten pentsamenduak partekatzera bultzatzeko egitasmo bat antolatu du Azkoitiko Udalak, Azkoitia Lagunkoiarekin eta Azkoitiko Death Cafe saioen sustatzaile Maider Etxeberriarekin elkarlanean. "Hil aurretik nahi dut..." eta "Oroimenean" dioten bi arbel zintzilikatu zituen erakundeak ostiralean Azoka Plazan, eta herritarrek aste osoan izango dute beren ekarpenak egiteko aukera. Gaur goizean dagoeneko hurbildu dira zenbat herritar.