Gaztaina-saltzaileak zabaldu du postua

Andoni Elduaien 2020ko urr. 28a, 20:03
Gaztaina saltzailea.

Gaztaina-saltzaileak eliz atarian jarri du aurten ere bere postua.

Udazkenak aurrera jarraitzen du, eta urteetako lanari jarraipena emanez, Azkoitiko gaztaina-saltzaileak sutan du dagoeneko danbolina. Gaztaina saltzaileak eliz atarian jarri du aurten ere bere postua. Hotzari ihes egin nahi dioten herritarrek denboraldiko gaztainak erosteko aukera izango dute bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide