Bingo saioekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu du Plaza Ondok

Andoni Elduaien 2020ko urr. 28a, 14:23

Saioa egitea posible dela udalarekin egiaztatu ostean, bingo jokoa egingo dute azkenean, ostegunean. 17:30ean hasiko da saioa, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bingo saioei eusteko erabakia hartu du. Herenegun elkarteko batzordeak saioak bertan behera uzteko erabakia hartu bazuen ere, azken orduetan Azkoitiko Udaleko gizarte saileko arduradunekin hitz egin dute, segurtasun neurriak betetzea posible den egiaztatzeko. Hori horrela, saioekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu du Plaza Ondok. Bihar, osteguna, 17:30ean egingo dute bingo jokoa, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.. 

Hala eta guztiz ere, Plaza Ondoko batzordekideek gogorarazi dute, saioan azkoitiarrek bakarrik parte hartu ahal izango dutela, eta horretarako maskara janztea nahitaezkoa izango dela. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide