Azkoitia-Azpeitia ISB taldea BAXI Ferrol taldearen aurka arituko da igandean kiroldegian

Anartz Izagirre 2020ko urr. 28a, 11:06
Azkoitia-Azpeitia ISB taldearen partida bateko irudia. (Iraurgi SB)

Edukiera mugatua izango da harmailetan, eta ostegunera arte bazkideek nahiz jokalariek soilik erosi ahal izango dituzte partida ikusteko sarrerak. 11:00etan hasiko da norgehiagoka.

Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak etxean jokatuko du asteburu honetan, eta BAXI Ferrol taldea izango du aurkari kiroldegian, 11:00etan hasita. Klubak adierazi duenez, edukiera mugatua ezarriko dute harmailetan, eta ostegunera arte bazkideek nahiz jokalariek soilik izango dute sarrerak erosteko aukera; ostiraletik aurrera, ordea, gainontzeko herritarrek ere erosi ahal izango dituzte txartelak.

BAXI Ferrol taldea Emakumeen Ligako Bigarren Mailako liderra da uneotan, zortzi punturekin; beraz, norgehiagoka gogorra izango dute asteburuan Azkoiti-Azpeitiko neskek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide