Azaroaren 1ean hilerrian sor daitezkeen jende pilaketak saihesteko deia egin du udalak

Julene Frantzesena 2020ko urr. 27a, 13:40
Azkoitiko hilerriko irudi bat.

Hilerrira bisitak astean zehar edo beste data batzuetan gauzatzeko deia egin du udalak. Gainera, hilerrira joateko asmoa duten herritarrei hango egonaldia gehiegi ez luzatzeko deia egin die. Udaltzaingoa arduratuko da hilerriko edukiera zaintzeaz.

Azaroaren 1ean sor daitezkeen jende pilaketak saihesteko, hilerrira bisitak astean zehar edo beste data batzuetan egiteko eskatu die Azkoitiko Udalak herritarrei. Ezohiko egoera dela-eta ezarri dituzten neurriak tarteko egin du eskaera erakundeak.

Gainera, hilerrira joateko asmoa duten herritarrei hango egonaldia gehiegi ez luzatzeko deia egin die, jendea txandakatzen joan dadin eta gunearen baimendutako edukiera kontrolatu ahal izateko. Udaltzaingoa arduratuko da trafikoa bideratzeaz eta hilerriko edukiera zaintzeaz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide