Ihartutako landareak kenduko ditu hilerritik udalak

Andoni Elduaien 2020ko urr. 23a, 11:16

Hondatuta gelditu diren loreak eta landareak kenduko ditu udalak hilerritik datozen egunetan.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere ihartuta geratu diren loreak eta landareak kenduko ditu udalak hilerritik. Udalak azaldu du, askorentzat "usadioa" dela azaroaren 1ean hilerrira joatea hildako senide edo gertukoen hilobiak bisitatzera. Horregatik, eta "hilerriak itxura ona" izan dezan, hondatutako loreak jaso egingo dituztela jakinarazi du udalak..

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide