Gose greba mugagabean dagoen Iñaki Bilbao 'Txikito' presoari babesa adierazi diote hainbat herritarrek

Olaia Juaristi 2020ko urr. 22a, 19:46
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean plazan.

Berrogeita hirugarren eguna du gaur gose eta komunikazio greban Iñaki Bilbao presoak. Hari babesa agertzeko kontzentrazioa egin dute arratsaldean Azkoitiko plazan.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, gaur, osteguna, elkarretaratzea egin dute herriko plazan Iñaki Bilbao Goikoetxea Txikito preso lezamarrari babesa adierazteko. Txikito independentzia eta sozialismoa gu ere bai lelopean, hainbat herritar bertaratu da kontzentraziora, eta enkartelada egin dute berrogeita hirugarren egunez gose eta greba mugagabean dagoen presoari babesa agertzeko. 

Irailaren 9an ekin zion gose eta komunikazio greba mugagabeari preso lezamarrak, eta dagoeneko bitan eraman dute ospitalera; joan zen igandean azkenekoz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide