Bulego taldea, Gaztea sarietako hautagaien artean

Andoni Elduaien 2020ko urr. 22a, 15:30

Mailako garailearen izena azaroaren 26ko sari banaketan ekitaldian jakinaraziko du Gaztea irratiak. Musika taldeak, gainera, 'Kantu bat' izeneko singlea kaleratuko du datozen egunetan.

Azkoitiko Bulego musika taldea Gaztea sarietako urteko bakarlari edo talde berri onenaren saria jasotzeko hautagaietako bat da. Horrela izendatu du Gaztea irratiak Bulego taldea. Gaztea irratiak emisioaren 30. urteurrena ospatu nahi du aurten, eta 2009an azkenekoz banatutako Gaztea sariak berreskuratu nahi ditu aurten.

Azaroaren 26an, Bilboko Campos Eliseos antzokian egingo duten ekitaldian hainbat sari banatuko ditu Gazteak, eta urteko bakarlari edo talde berri onenaren saria jasotzeko aukera izango du Bulego musika taldeak. Beste hainbat sari ere banatuko ditu irratiak, baina gehienak entzuleen botoen bidez erabakiko dituzte. Bulego izendatuta dagoen sariaren irabazlea, ordea, azaroaren 26an bertan jakinaraziko dute.

Single berria

Bulego taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez Kantu bat izeneko single berria aurkeztuko dute datozen egunetan. "Asteburu honetan Euskal Herriko zenbait herri eta hiri 'Kantu bat' leloa erakusten duen kartelez jantziko dugu. Hau da hain zuzen gure single berriaren azala, eta primizian entzutea nahi duenak karteletan agertzen de QR kodea irakurri beharko du mugikorrarekin", azaldu du musika taldeak sare sozialetan.

'Kantu bat' singlearen kartela. (Argazkia: Bulego)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide