Odol emaileen hitzordua, bihar

Bihar astelehena, arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak, Elkargunean.

Bihar, astelehena, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko biharko hitzordua; herritar batetik bestera hiru minutuko tartea egongo da. Pilaketak-eta ekiditeko, odol emaileen elkarteak duela hilabete batzuk hartu zuen neurrietako bat izan zen hori.

Elkarguneko aretorako sarreran, gainera, odola atera behar duen bakoitzari maskara eta eskularruak emango dizkiote. Odola eman nahi duenak eta hitzordurik ez duenak, berriz, 610 112 145 telefono zenbakira deitu beharko du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide