Urteroko zozketarako errifak salduko ditu Iraurgi Abesbatzak datozen larunbatetan

Mailo Oiarzabal 2020ko urr. 15a, 16:52
Iraurgi Abesbatza.

Udaberrian atzeratu behar izan zuten zozketa azaroaren 21ean egingo dute abesbatzakoek.

Datozen larunbatetan, larunbat honetan hasita, zozketarako errifak saltzeko irtengo dira kalera Iraurgi Abesbatzako kideak.

COVID-19a dela-eta atzeratu egin behar izan du aurten abesbatzak urteroko zozketa. Maiatzean egitekoak ziren berez, hain zuzen, baina udazkenera atzeratu behar izan dute. Orain, azaroaren 21erako iragarri dute zozketa eguna.

Kontzertua Donostian

Bestetik, larunbat honetan bertan Donostian kontzertua emango du Iraurgi Abesbatzak. Mariaren Bihotza Abesbatzarekin batera ariko dira azkoitiarrak, Antxon Sierra Oroituz XIII. zikloaren barruan.

Groseko San Inazio parrokian izango da emanaldia, 20:00etan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide