Diego Corralesek eta Jon Markinak 2021eko martxoan jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finala

Andoni Elduaien 2020ko urr. 15a, 14:11
Diego Corrales eta Jon Markina.

Urtebete atzeratu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finala. Diego Corrales eta Jon Markina azkoitiarrak zazpigarren sailkatu ziren Gipuzkoako txapelketan.

Aurtengo martxoan egitekoa zen XII. Euskal Herriko Mus Txapelketako finala, Zigoitian. Pandemia zela eta, ordea, bertan behera geratu zen sariketa. Duela gutxi jakinarazi dutenez, finala urtebete atzeratzea erabaki dute: 2021eko martxoan jokatuko da. Bertan izango dira Diego Corrales eta Jon Markina muslari azkoitiarrak.

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren barruan, zazpi herrialdeetako finalak jokatu zituzten otsailaren 29an. Gipuzkoakoa Seguran jokatu zuten, eta Diego Corrales eta Jon Markina azkoitiarrak Euskal Herriko finala jokatzeko sailkatu ziren, Gipuzkoako zazpigarren postua lortuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide