Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 15a, 14:07
Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urriak 15:

Atraskua: txanpinoiak eta urdaiazpikoa txakarekin.

Galipan: espinaka eta hirugihar lasagna, era guztietako frijituak eta salteatutako txanpinoiak gazta saltsarekin.

Koxka: albondigak eta patata minak.

Latz: Arbizuko txistorra, arrain pastela eta atunaren nahaskia.

Tta-kun: kroketa eta urdaiazpiko gutizia.

Zurt: urdaiazpiko kroketa eta perretxiko nahaskia.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide