PINTXO-POTEA

Gaurko pintxo poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 8a, 11:53
Latz tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urriak 8:

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Koxka: albondigak eta patata minak.

Latz: trapu zaharra pintxoa, arrain pastela eta etxeko piper betea.

Tta-kun: txorizo egosia eta bakailaoa ajoarriero erara.

Zurt: atunaren enpanadilla eta york urdaiazpikoaren eta gaztaren tortilla.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide