Saioa Arrizabalaga, abuztuko Zakelmariren irabazlea

Andoni Elduaien 2020ko urr. 12a, 08:00
Saioa Arrizabalaga.

Abuztuko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 41. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Saioa Arrizabalagak irabazi du Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta. Datorren hilean, Herrixen elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna urriaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide