Argazki jendetsua atera dute euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko

Olaia Juaristi 2020ko urr. 3a, 12:47
Sarek deituta, hainbat herritar elkartu dira Balda plazan.

Gaur eguerdian 50 lagun inguru bildu dira argazkia ateratzeko Balda plazan, Sarek deitutako deialdiarekin bat eginez. Gaur egitekoak ziren #650Tontor egitasmoa, baina eguraldiagatik, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratu dute.

Sarek deituta, argazki jendetsua atera dute gaur eguerdian Balda plazan, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko. Izan ere, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek gaurko, baina, eguraldi kaskarra iragarrita zegoenez, bertan behera utzi behar izan dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan egitekoak ziren mendi irteerak. Hala ere, gaur egitekoak ziren irteera horiek 2021eko maiatzaren 8ra atzeratu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide