Urrian eskainiko dituzten filmen berri eman du Baztartxo antzokiak

Andoni Elduaien 2020ko ira. 30a, 08:04

Urrian zehar antzokian emango dituzten filmak zein izango diren jakinarazi du Baztartxok. 'Akelarre' eta 'Koko, dragoi txikia oihanean' izango dira lehenak. 

Bihar, osteguna, hasiko da urria, eta hilabete berrian Azkoitiko Baztartxo antzokian zein film emango dituzten jakinarazi dute.

Asteburuan, Akelarre eta Koko dragoi txikia oihanean filmak eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Akelarre filma ostiralean eta zapatuan 22:00etan emango dute; igandean 19:30ean hasiko da eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan. Koko dragoi txikia oihanean haurrentzako filma, bestalde, igandean 17:00etan eskainiko dute. 

Horien ondoren, ordea, Rifkin's Festival, Vicky el vikingo y la espada mágica, Greenland, Pinocchio, Explota, explota, 100% Wolf. Pequeño gran lobo eta Ane filmak eskainiko dituzte urrian, Baztartxo antzokian.

Hona hemen datorren asteburuan eskainiko dituzten bi filmen aurrerapen bideoak:

Akelarre filma

Koko, dragoi txikia oihanean filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide