Ikusleen artean eserleku bat hutsik utzi beharko da Baztartxo antzokian

Anartz Izagirre 2020ko ira. 24a, 12:48
Baztartxo antzokia segurtasun neurriekin. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udalak adierazi duenez, hemendik aurrera 283 eserleku egongo dira erabilgarri aretoan eta 31 anfiteatroan. Ikusle guztien artean utzi beharko da eserleku bateko tartea, baita familiakoak direnen kasuan ere.

Baztartxo antzokiaren edukiera murritzagoa izango da hemendik aurrera. Izan ere, Azkoitiko Udalak segurtasun neurri berriak iragarri ditu, eta ikusleek elkarren arteko eserlekua hutsik utzi beharko dute, baita familia berekoak direnek ere. Beraz, hemendik aurrera eserlekuen erdiak egongo dira erabilgarri —legeak aretoaren edukiera osoaren %60 baimentzen du—, 283 aretoan eta 31 anfiteatroan.

Orain arte, arduradun bat aritzen zen ikusleei non eseri behar zuten azaltzen eta bakoitzari eserleku bat esleitzen, eta taldeak zein familiak elkarrekin jartzen zituzten aretoan, bi eserlekuko tartea utzita. Modu horretan antolatuta, ordea, atzerapenak sortzen direla azaldu du erakundeak, eta horregatik hartu dutela eserlekuak tartekatzeko erabakia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide