Istripua izan da Azkoitia eta Zumarraga artean, eta eraginak izan ditu trafikoan

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 24a, 08:36

Ibilgailu bat errepidetik atera da GI-631 errepidean, Azkoititik Zumarragako noranzkoan, 06:45 aldean. Istripua tarteko, pertsona bat "arin" zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera. Larrialdi zerbitzuetako beharginak istripuaren tokian ari dira lanean uneotan (08:45).

Istripua izan da gaur GI-631 errepidean, Azkoititik Zumarragara bidean, eta eraginak izan ditu trafikoan. Ertzaintzak emandako datuen arabera, 06:45 aldean gertatu da istripua, ibilgailu bat errepidetik atera ostean.

Segurtasun Sailaren arabera, pertsona bat "arin" zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera. Uneotan (08:45) larrialdi zerbitzuetako beharginak istripuaren tokian ari dira lanean, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, zirkulazioa "laster" itzuliko da normaltasunera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide