ADMA taldeko bilerak egiten hasiko dira etzi

Maxixatzen.eus 2020ko ira. 22a, 09:58
Floreagako eliza.

Bilera Floreagako elizan egingo dute ostegunean, hilak 24, 18:00etan hasita. Jarraian, eliz ospakizunak egingo dituzte: arrosarioa errezatuko dute 18:45etan, eta meza ospatuko dute 19:00etan.

COVID-19ak eta udako oporraldiak bultzatuta, geldialdi luzea egin dute ADMA taldeko kideek, baina ikasturte berriari ekiteko prest dira. Maria Laguntzailearen debozioa bizitzen eta zabaltzen saiatzen dira talde horretako kideak, eta ostegunean, hilak 24, egingo dute ikasturte berriko aurreneko bilera, Floreagako elizan, 18:00etan hasita.

Bileraren ostean, eliz ospakizunak ere egingo dituzte: 18:45ean arrosarioa errezatuko dute, eta 19:00etan meza ospatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide