Azkoitia Lagunkoiak etzi ekingo dio ikasturte berriari

Anartz Izagirre 2020ko ira. 21a, 12:23
Azkoitia Lagunkoiaren bilera bat. (Azkoitiko Udala)

18:00etan izango da bilera, Elkarguneko Oteiza aretoan, eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du bertan.

Azkoitia Lagunkoia martxan da berriro, eta asteazkenean egingo du ikasturte berriko lehen bilera. 18:00etan bilduko dira Elkarguneko Oteiza aretoan, eta herritar guztiak joan ahal izango dira bertara. 

Udalaren arabera, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko —bereziki, pertsona nagusiena—egiten du lan Azkoitia Lagunkoiak. Hainbat esparru lantzen ditu taldeak; besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide