Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistako kideek berriz ekin diote oinarrizko produktu eta elikagaiak biltzeari

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 21a, 12:17
Joan den larunbatean Azkoitian jarri zuten mahaietako bat. (Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialista)

Udako geldialdiaren ostean, joan den astean hasi ziren produktu eta elikagaiak biltzen eta banatzen. Aurrerantzean, larunbatero egongo dira Azkoitiko saltokien atarietan, 10:00etatik 13:00etara.

Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistako kideak berriz hasi dira oinarrizko produktuak eta elikagaiak biltzen Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan. Uztailean bi hilabetetarako janari banaketa eginda, eta abuztuko geldialdiaren ostean, joan den astean ekin zieten bilketari eta banaketari hiru herrietan. Beraz, aurrerantzean larunbatero egongo dira hiru herrietako saltokien atarietan 10:00etatik 13:00etara. Horrez gain, gogorarazi dute zabalik dagela 10 euro edo gehiagoko ekarpen jarraia egiteko aukera ere. Interesa duena, 688 76 90 47 telefonora deituta edo idatzita jar daiteke heurekin harremanetan.

Oraingoz, 500dik gora pertsonen eskaerak jaso dituzte Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistako kideak, eta horiei erantzuteko saiakeran dabiltza. "Garai zailak datoz, eta langile elkartasuna antolatzea dugu helburu. Horregatik eta proiektuan zuen alea jarri nahi izanez gero, hiru modutara egin dezakezue ekarpena: produktuan doaintzan emanez, hilabeteroko ekarpen ekonomikoa eginez edo boluntario lanetan arituz".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide