Urrian ekingo dio bertso eskolen ikasturteari Erniarraitzek

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 20a, 17:43
Erniarraitzen bertso eskolako ikasle gaztetxoak Jokin Uranga eta Amets Arzallusekin, Beizaman, 2018an. (Erniarraitz)

Aurrekoetan bezala, aurten ere umeek, gazteek zein helduek izango dute eskoletan parte hartzeko aukera, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Izena emateko epea zabalik du bertsozale elkarteak.

Erniarraitz bertsozale elkartea 2020-2021 ikasturteko bertso eskolak antolatzen ari da eta horietan izena emateko epea ireki du.

Azkoitian, Azpeitian zein Zestoan emango ditu bertso eskolak Erniarraitzek, urritik ekainera. Adin guztietako lagunek parte har dezakete eskoletan, haur, gazte zein helduek, eta astean ordubetekoak izango dira saioak.

Bertso eskoletan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu behar dituzte eta erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide