Aurrez aurreko Death Cafe saioa egingo dute datorren asteazkenean

Andoni Elduaien 2020ko ira. 17a, 11:16

Asteazkenean, ordu eta erdiko saioa egingo dute, heriotzaren inguruan hitz egiteko Death Cafe saioan. Aurrez izena eman beharko da.

Datorren asteazkenean, hilak 23, hasiko dituzte berriz ere heriotzaren inguruan hitz egiteko aurrez aurreko Death Cafe saioak. Asteazkenean, 19:00etatik 20:30era bitartean Ibaiondo kaleko 30. zenbakian dagoen Sendatzen zentroan egingo dute aurrez aurreko lehen saioa.

Saioan parte hartzeko izena eman beharko da, eta horretarako zein informazio gehiago eskuratzeko 646 022 135 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide