Ramona's First Evil Boyfriend taldearen lehen diskoa, entzungai

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 15a, 17:26
Jose Mari Unanue eta Andrea Pozo.

Ingelesez abesturiko zortzi kantak osatzen dute bilduma digitala, eta sarean entzun daiteke osorik.

Kalean da Andrea Pozo eta Jose Mari Unanue musikari azkoitiarrek osatzen duten Ramona's First Evil Boyfriend taldearen lehen lana. Taldearen izen bera jarri diote ingelesez abesturiko zortzi abesti jasotzen dituen bilduma digitalari, eta atzotik sarean dago entzungai. Sortzaileek emandako azalpenen arabera, euren trastelekuan eta hil honetan bertan grabatu dituzte diskoko zortzi abestiak. 

Kanta hauek entzun daitezke bilduma digitalean: Being a Jerk Tonight, My Bad, I Think Too Much, Once in a Blue Moon, Red Scrunchie, Eunoia, Anemoia, This Flower Wants to Feel Alive eta Roxie. Hemen abesti guztiak osorik entzuteko esteka.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide