Asier Aldalur eta Jokin Agirre bigarren, Aramaioko XIX. Rallysprintean

Anartz Izagirre 2020ko ira. 13a, 11:28

Bigarren postua erdietsi zuten Asier Aldalur azkoitiarrak eta Jokin Agirre azpeitiarrak atzo, zapatua, Aramaion (Araba). 15 minutu eta 35 segundotan amaitu zuten proba.

Garaikurrarekin bueltatu ziren etxera Asier Aldalur azkoitiarra eta Jokin Agirre azpeitiarra; izan ere, bigarren postua lortu zuten Aramaioko (Araba) XIX. Rallysprintean. BMW M3 E36 autoarekin parte hartu zuten lehian, eta 15 minutu eta 35 segundo izan zen egin zuten denbora; hau da, Gorka Idigoras eta Raul Perez irabazleek baino bost segundo gehiago behar izan zituzten helmugara iristeko.

Bestalde, FL mailan Jon Zubiaurrek eta Ibon Beitiak lehen postua erdietsi zuten, eta BMW E30 autoarekin parte hartu zuten proban. Guztira, 15 minutu eta 48 segundotan amaitu zuten proba azkoitiarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide