Joaquin Sol kulturistak urrea lortu du Marbella Hiria Txapelketan

Andoni Elduaien 2020ko ira. 10a, 07:55
Joaquin Sol, urrezko dominarekin. (Argazkiak: Arrelsonline)

Neurri handiko Men's Physique kategoriako urrea bereganatu zuen Solek, eta Overall mailan bigarren postua lortu zuen.

Joaquin Sol Alvarez Azkoitiko bizilagunak Marbella Hiria Txapelketaren urrezko domina jantzi zuen joan den igandean, Marbellan (Andaluzia, Espainia). Neurri handiko Men's Physique kategorian parte hartu zuen Solek, eta lehen postua bereganatu zuen.

Urrea lortuta, Solek aukera izan zuen gainerako kategorietako irabazleen aurka lehiatzeko. Azkoitiko bizilaguna irabazleagandik gertu ibili zen, baina amaieran zilarrezko domina jantzi behar izan zuen Overall mailan.

Azaroan jokatuko da aurtengo Europako kulturismo txapelketa, eta Azkoitiko bizilaguna hari begira jarrita da dagoeneko. 2009. urtean iritsi zen Sol Azkoitira, baina kulturismoa praktikatzen 2001. urtean hasi zen, hau da, 16 urte zituela. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide