Gidari batek istripuaren berri eman ez izana salatu du udalak

Olaia Juaristi 2020ko ira. 9a, 13:44
Argazkian ikus daiteke hesia nola geratu den, ibilgailu batek haren aurka talka egin ostean.

Joan den asteburuan, Floreaga auzoan, errepide alboko barandaren aurka talka egin zuen ibilgailu batek, eta gidariak ihes egin zuen. 

Azkoitiko Udalak bere sare sozialetan jokabide hori salatu du, eta azaldu du ibilgailuaren gidariak Udaltzaingoan gertaturikoaren berri ez duela eman. Horren aurrean, "gizatasunez" jokatzeko eskatu du eta espazio publikoak "guztionak" direla gaineratu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide