Anaitasuna futbol taldeko bi kide, Gipuzkoako Futbol Federazioa zuzentzeko Garai Berriak hautagaitza taldean

Andoni Elduaien 2020ko ira. 5a, 10:18
Garai Berriak taldeko hainbat kide, aurkezpenaren egunean. (Argazkia: Garai Berriak)

Taldea handitzea espero duten arren, hamazazpi lagunek osatutako taldea da Garai Berriak. Pedro Urdapilleta Anaitasuna futbol taldeko egungo presidentea eta Jon Ander Azkue diruzain ohia dira hautagaitza talde berriko kideak.

Gipuzkoako Futbol Federazioa gidatzeko hauteskundeetara aurkeztuko den Garai Berriak taldea babestuko dute Anaitasuna futbol taldeko Pedro Urdapilleta presidenteak eta Jon Ander Azkue diruzain oihak.

Atzo, ostirala, aurkeztu zuen Garai Berriak taldeak hautagaitza, Donostiako Aquariumen. Manu Diaz bergararra buru, taldea kopuruz haztea espero dutela azaldu zuten. Halere, egun hamazazpi lagunek osatzen dute taldea, eta horien artean daude Urdapilleta eta Azkue.

2020. urtea amaitu aurretik egingo dituzte Gipuzkoako Futbol Federazioa berritzeko hauteskundeak; oraindik ez dute zehaztu ez hauteskundeak noiz izango diren ezta beste hautagaitzarik aurkeztuko den ere. Izan ere, 32 urte karguan daramatzan Juan Luis Larrea presidenteak ez du argitu oraindik hautagaitza aurkeztuko duen edo ez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide