Aurten ez dute Bidaia Tertuliak saiorik antolatutako

Anartz Izagirre 2020ko ira. 4a, 09:00
Iazko Bidaia Tertuliak saioetako irudi bat.

Egungo egoera dela eta hartu dute antolatzaileek solasaldiak ez antolatzeko erabakia. 2021. urtean saioak buelta daitezen espero dute Azkoitiko Bidaiariak taldeko kideek.

Hilabete hauetan 20 urte beteko dira Azkoitiko Bidaiariak taldea lehen aldiz Bidaia Tertuliak saioak antolatzen hasi zenetik, baina antolatzaileek adierazi dutenez, aurten ez dute solasaldirik antolatuko egungo egoera dela eta. Hala eta guztiz ere, 2021. urtean berriro ere saio horiek antolatzeko asmoa agertu dute taldekideek.

Iazko edizioan lau saio eskaini zituzten guztira; besteak beste, Hong Kongen eta Madagaskarren izandako bidaiarien istorioak entzuteko aukera izan zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide