Bihar berrezarriko dute TAO sistema

Olaia Juaristi 2020ko abu. 31a, 16:15
Joseba jatetxearen aurreko aparkalekua.

Herriko bi gunetan aparkatzeko txartela atera beharko da ezinbestean eta denbora mugatua izango da. 

Bihar, irailak 1, ezarriko dute berriro TAO sistema, abuztuan kenduta egon ondoren, urtero bezala. Herriko bi lekutan dago TAO sistema: bata, Joseba jatetxearen aurreko aparkalekuan eta bestea, Plazaberrin. Aurrerantzean, beraz, bi gune horietan aparkatzeko txartela atera beharko da astelehenetik ostiralera bitartean, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Gune horietan ibilgailua uztea doakoa bada ere, denbora mugatua izango da. Plazaberrin ordu eta erdiz aparka daiteke gehienez, eta Joseba jatetxearen aurreko aparkalekuan, lau orduz. Herriko plazan, berriz, ez dago TAO makinarik eta ez da txartelik behar, baina ordubetez aparka daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide