'Loro' filma izango da ikusgai gaur Matadeixen

Anartz Izagirre 2020ko abu. 25a, 12:00
'Loro' filmeko irudi bat.

21:30ean eskainiko dute filma, eta ikus-entzuleek maskara eraman beharko dute emanaldira.

Abuztuko astearteetan film emanaldiak eskaini dituzte Matadeixen, eta gaur, asteartea, hileko azken filma ikusi ahal izango da bertan: Paolo Sorrentino zuzendariaren Loro filma. 21:30ean hasiko da emanaldia, eta ikus-entzuleek maskara eraman beharko dute.

Hona hemen Loro filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide