Txikia IV.ak hirugarren egin du Aizkolarien Urrezko Kopan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 16a, 09:34
Txikia IV.a jaso zuen oroigarria eskuetan duela. (Ibon Errazu)

Iker Vicentek irabazi zuen Donostiako Trinitate plazan jokatutako lehia, beste behin. Otsagabiarrak 30 minutu eta 57 segundotan gauzatu zituzten lanak, eta Txikia IV.ak bi minutu eta 46 segundo gehiago behar izan zituen.

Julen Alberdi Txikia IV.a hirugarren sailkatu zen atzo, zapatua, Donostiako Trinitate plazan jokatutako Aizkolarien Urrezko Kopan. 54 ontzako hamalau enbor ebaki behar izan zituzten lehian parte hartu zuten bost kirolariek, eta Iker Vicente izan zen lanak bukatzen azkarrena. Otsagabiarrak 30 minutu eta 57 segundotan gauzatu zituzten lanak, eta iaztik zuen txapela berretsi zuen.

Bigarren Mikel Larrañaga azpeitiarra sailkatu zen; izan ere, Vicentek hark baino minutu bat eta 47 segundo gehiago behar izan zituen (32:41) egin beharreko lanak amaitzeko. Hirugarren sailkatu zen Txikia IV.a azkoitiarra, 33 minutu eta 43 segundo behar izan baitzituen hamalau enborrak ebakitzeko. Eta haren ostean, laugarren Eneko Otaño (34:43) eta bosgarren Jon Rekondo (38:48) izan ziren. Lehen hiru sailkatuek oroigarri bana jaso zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide