Bi positibo atzeman ditu Osakidetzak azken orduetan Azkoitian

Julene Frantzesena 2020ko abu. 14a, 13:26

Osasun Sailak atzo ez zuen positiborik zenbatu herrian, baina gaur beste bi izan dira atzeman dituztenak. Hori horrela izanik, azken zazpi egunetan hamabost kasu detektatu dituzte Azkoitian.

Osakidetzak kaleratu ditu azken orduetako koronabirus proben emaitzak, eta Azkoitian bi kasu zenbatu ditu. Osasun Sailak atzo ez zuen positiborik zenbatu herrian, baina gaur beste bi izan dira atzeman dituztenak. Hori horrela izanik, azken zazpi egunetan hamabost kasu detektatu dituzte Azkoitian.

Azkoitiakoez gain, beste hemezazpi kasu ere atzeman dituzte eskualdean. Azpeitiko datua nabarmentzekoa da; izan ere, hamahiru kasu zenbatu ditu Osasun Sailak herri horretan. Gainerakoan, Getarian bi kasu eta Zarautzen nahiz Zestoan bana izan dira.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzemandako koronabirus kasuak asko hazi dira azken egunotan. Halere, atzoko datuak baino zertxobait arinagoa da gaurkoa; izan ere, azken 24 orduetan, 510 koronabirus kasu berri atzeman dituzte hiru lurrade horietan –atzo 569–.

Bizkaian topatu dituzte horietako gehienak: 292. Araban 112 kasu atzeman dituzte, eta Gipuzkoan 92. Horiez gain, beste hamalau kasuren berri ere eman du Osakidetzak. Guztira 6.617 proba egin zituen atzo Osakidetzak, eta detektatutako 569 positibo horietatik, 38 pertsona opitaleratu dituzte. Egun, 123 lagun daude ospitaldean COVID-19ak jota, horietatik hamahiru ZIUn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide