Gaur ere pintxo potea izango da hainbat tabernatan

Maxixatzen.eus 2020ko abu. 13a, 12:47
Zurt tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko kideek pintxo-potea egingo dute gaur, osteguna, eta  jakinarazi dute eskainiko dituzten pintxoak zer-nolakoak izango diren.

Honako pintxo hauek dastatzeko aukera izango da herriko tabernetan gaur, osteguna:

Atraskua: Gilda eta sandwich mistoa.

Galipan: arepatxoak, txerri brotxetak eta frijituak.

Latz: udaberriko nahaskia, arrain pastela eta piper beteak.

Tta-kun: sanjakoboa eta odolki nahaskia.

Zurt: atun enpanadillak eta trapu zaharra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide