Olaizola II.a-Zabaleta eta Artola-Rezusta bikoteen arteko pilota partida izango da hilaren 15ean Azkoitian

Anartz Izagirre 2020ko abu. 4a, 11:38

Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Gurea pilotalekuan. Horrez gain, Victor-Mariezkurrena II.a eta P.Etxeberria-Bikuña bikoteen aurkako partida ere izango da.

Bi pilota partida ikusteko aukera izango da hilaren 15ean, zapatua, Azkoitian. Alde batetik, Master Caixabank txapelketako partida izango da; Olaizola II.ak eta Zabaletak Artola eta Rezustaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bestalde, Victor eta Mariezkurrena II.a P.Etxeberria eta Bikuñaren aurka arituko dira lehian.

17:00etan hasiko dira partidak, Gurea pilotalekuan, eta dagoeneko eros daitezke sarrerak honako lotura honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide