Hilaren 10ean odol ateraldia izango da Elkargunean

Anartz Izagirre 2020ko abu. 3a, 11:30

17:00etatik 21:00etara eman ahalko da odola, eta aurrez hitzordua hartu beharko da horretarako 610 11 21 45 telefonora deituta.

Datorren astelehenean, hilak 10, odol ateraldia izango da Elkargunean. Odol emaileen elkarteko kideek aldaketa egin dute egutegian; izan ere, odol ateraldia abuztuaren 13an izango zela jartzen zuen, baina egunez aldatu dute. 17:00etatik 21:00etara izango da odola emateko aukera, eta aurrez hitzordua hartu beharko da 610 11 21 45 telefonora deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide