Andramaixek, bertan behera

Anartz Izagirre 2020ko uzt. 22a, 15:00
Azkoitiko Udala herriko elkarteekin bildu da jaien inguruan hitz egiteko. (Azkoitiko Udala)

Udalak jakinarazi duenez, bertan behera utzi dituzte andramaixek, eta aurten ez da jaietako egitaraurik egongo. Bestalde, COVID-19aren agerraldiak saihesteko bilera egin du udalak Um Blem Ble tabernarien elkartearekin.

Inguruko beste herrietan bezala, Azkoitian ere ez da herriko jairik izango. Izan ere, Azkoitiko Udalak jakinarazi du andramaixek bertan behera uztea erabaki dutela herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko asmoz. Udalaren arabera, alderdi guztietako ordezkariak herriko elkarteekin bildu ziren behin betiko erabakia hartu aurretik, eta bilera horren ostean erabaki zuen erakundeak jaiak bertan behera uztea.

Bestalde, hainbat herritako koronabirusaren agerraldiak ikusita, Um Blem Ble tabernarien elkartearekin bildu da udala, eta egoerari aurre nola egin aztertu dute bileran. Aste honetan beste bilera bat ere egingo dute bi aldeek, eta agerraldiak saihesteko neurriak eztabaidatuko dituzte bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide