Pintxo-potea

Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 16a, 13:47
Zurt tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, uztailak 16:

Atraskua: gilda eta urdaiazpiko iberikoa.

Dean: egoera ikusita, ez dute pintxorik eskainiko.

Etxe-Aitz: egoera ikusita, ez dute pintxorik eskainiko.

Galipan: oilasko hegal krokanteak, gaztaren eta antxoaren kuiatxoa, era guztietako frijituak eta haragi burritoak.

Koxka: albondigak eta bestelakoak.

Latz: odolki nahaskia, arrain pastela eta piper betea.

Tta-kun: urdaiazpikoa txakarekin eta lasagna.

Zurt: oilasko hegalak eta urdaiazpiko egosiaren eta gaztaren nahaskia.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide