Hainbat herritar joan da Urrategiko mezak entzutera

Olaia Juaristi 2020ko uzt. 12a, 15:26

Aurten Urrategi auzoan jairik ez antolatzea erabaki du auzoko festa batzordeak, eta bi elizkizun soilik izan dira gaur goizean.

Urrategiko festa batzordeak aurtengoan jairik ez antolatzea erabaki du, COVID-19ak eragindako osasun krisialdia dela eta. Dena den, mezak izan dira gaur, igandea, Urrategiko pilotalekuan, 09:00etan eta 11:00etan. Eguraldiak lagundu ez arren, hainbat lagun gerturatu da Urrategiko Amari bisita egitera. Elizkizunera bertaratu direnek babes neurri guztiak hartu dituzte birusa dela-eta; hala nola, eskuak garbitu dituzte eta maskararekin egon dira elizkizuna amaitu arte.

Argazkiak: Ibon Errazu

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide