Parte hartzeak behera egin du eguerdiko zenbaketan

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 12a, 14:50

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izaten ari den parte hartze datuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Datu horien arabera, Gipuzkoan izaten ari den parte hartzea bi puntu jaitsi da 2016ko datuekin alderatuta.

Eguerdiko 12:00etan izandako parte hartzearen datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Gipuzkoan botoa emateko eskubidea dutenen %15,48k bozkatu dute, 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino bi puntu gutxiago. Boza haietan gipuzkoarren %17,53k eman zuten ordurako botoa.

Hiru lurraldetan ematen ari da jaitsiera, baina Gipuzkoakoa da handiena. Hala, Araban datuak antzerakoak dira: %13,51 aurten, eta %13,92 2016an. Bizkaian, berriz, %13,49k eman dute botoa eguerdirako, eta parte hartze datua %14,51koa zen orain lau urte. Hiru lurraldeetako datuak kontuan hartuta, jaitsiera 1,2 puntukoa: %15,40 2016an, eta %14,14 aurten.

Jaitsiera honen atzean arrazoi desberdinak egon daitezke: goiz partean egin duen eguraldi kaskarra, pandemiak sortutako ardura, edota boto emaile batzuk posta bidez eman dutela beraien boza. Jaurlaritzak 18:00etan emango ditu hurrengo datuak. Gogoratu 20:00ak arte egongo direla hauteslekuak zabalik. 

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide