Asteleheneko odol ateraldia, goiz eta arratsalde

Olaia Juaristi 2020ko uzt. 11a, 11:17

Odola ematera joango direnei txandak aurrez banatu dizkiete, baina txandarik ez dutenek ere eska dezakete beraiena, telefonoz deituta.

Datorren astelehenean, hilak 13, odol ateraldia izango da goizez eta arratsaldez, Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Segurtasun neurriak bermatzeko egoera berezi hau dela-eta, ateraldiak Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egiten jarraituko dute, ordutegi honetan: goizez, 10:00etatik 12:30era, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara, betiere aurrez hitzordua hartuta.
 
Odol emaile izateko gogoz daudenek, berriz, hitzordua eskatzeko zenbaki honetara deitu beharko dute: 610 112 145 (Luis Arregi). Elkarteak emaile guztiei eskerrak eman dizkie. 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide