Txalonerrekako errekari "konponbidea" emateko eskatu du Urola Bizirikek

Maxixatzen.eus 2020ko uzt. 11a, 10:32
Txalonerreka auzoko ibaitik ateratako zaborra.

Urola Bizirik natur taldeak ingurumen osasuntsu baten alde lanean dihardu, eta Azkoitiko Txalonerreka auzotik igarotzen den errekan pilatu den zabor kopurua dela-eta, "lehenbailehen irtenbide bat" emateko eskatu du.

Urola Bizirik natur taldeak bideo bat argitaratu du, Txalonerreka auzoko ibaiaren egungo egoera gertutik erakusteko. Bertan, hainbat zabor ikusten da, eta taldeak salatu du errekak "konponbidea" behar duela. Ikusi bideoa:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide